jueves, 27 de octubre de 2011

Eskola kirola, hezitzen duen kirola

Kirol guztien bidez haurrek balore garrantzitsuak ikasten dituzte. Lehiaketarako motibazioa ez ezik, adiskidetasuna ere garatzen laguntzen dute; eta zer esan ez, osasun aldetik kirolak dakartzan onurak. Azken hau laburki azaltzeko ondorengo bideoa aukeratu dut.



Taldeko kirolak, uretako kirolak, mendiko kirolak,…. asko dira egin daitezkeen sailkapenak eta haurrak badu non aukeratu: futbola, eskubaloia, boleibola, jokeia, errugbia, bela, kayaka, igeriketa, atletismoa, gimnasia, eskia, esku pilota, frontenisa,…


Kirol munduaren inguruan zenbait ikastetxe oso proiektu interesgarriak burutzen ari dira. Nik Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen eta Irungo eskolak bere forma eman dion proiektuaren inguruan hitz egingo dizuet gaur: ESKOLA KIROLA, HEZITZEN DUEN KIROLA.

Batez ere lantzen diren kirolak futbola, saskibaloia eta eskubaloia dira, baina bestetik atletismoa, igeriketa eta errugbia ere egiten dituzte. Era berean, dena ondo ateratzeko kirol elkarteen laguntza ezinbestekoa da, eta kirol bakoitzari dagokion egutegia prestatzen dute, partiduen antolaketa egin eta epaileak jartzeko ardura ere badute. Klubek kirol hezitzaileei ere laguntzen diete kirol bakoitzeko formazio txiki bat emanez, hau da, jokoaren nolakotasunaren klabe txiki batzuk eskaintzen dizkiete entrenamenduen kalitatea bermatzeko.

Irungo Eskola Kiroleko koordinatzaileak aldarrikatzen duen arabera, “funtsean lortu nahi duguna zera da, ba kirolaren bidez haurrak hezitzea euskaraz”. Eta egia esan, esaldi horrekin laburbiltzen da programa honen mamia, zeren eta berez, Eskola Kirolaren oinarriak eta helburu nagusienak hiru dira: kirola, euskara eta hezkuntza.

Iturria: www.bidasoaldia.com


Haurren maila edozein izanda ere kirol desberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea, eta haur bakoitzak bere neurrian kirol trebetasuna hobetzea dira kirolarekin lortu nahi diren beste xedeak. Orobat, euskararen erabilera sustatzea kirolaren bidez eskolatik kanpo izango litzateke hizkuntza mailan erdietsi nahi dena.
Era berean, hezkuntzaren inguruan giza baloreak nork bere gain hartzea ere landuiko da. Horretarako batez ere errespetua lantzen da, bai epailearekiko, bai taldekidearekiko, bai hezitzailearekiko, eta baita aurkakoarekiko ere. Baina ez da irakasten errespetua bakarrik, “taldean funtzionatzen ikasten dute, besteen beharrak ulertzen dituzte… azkenean ohartzen dira gizartean bizitzeko behar diren baliabidetaz”.


Eta Irungo proiektu hau ez ezik, Bizkaiko ikastetxe askotan ere beste proiektu batzuk martxan jarri dira, hala nola, Kirikiño ikastolako kirol proiektua


Zuek beste proiekturen bat ezagutzen al duzue?

Ondo izan!

1 comentario:

  1. Julene bideo hori nik egindakoa da ez??, nere blogetik hartu dozu ala?? ondo ondo polita!!:)
    blog ederra zurea ee, jarraitu holan!

    ResponderEliminar