jueves, 27 de octubre de 2011

Eskola kirola, hezitzen duen kirola

Kirol guztien bidez haurrek balore garrantzitsuak ikasten dituzte. Lehiaketarako motibazioa ez ezik, adiskidetasuna ere garatzen laguntzen dute; eta zer esan ez, osasun aldetik kirolak dakartzan onurak. Azken hau laburki azaltzeko ondorengo bideoa aukeratu dut.



Taldeko kirolak, uretako kirolak, mendiko kirolak,…. asko dira egin daitezkeen sailkapenak eta haurrak badu non aukeratu: futbola, eskubaloia, boleibola, jokeia, errugbia, bela, kayaka, igeriketa, atletismoa, gimnasia, eskia, esku pilota, frontenisa,…


Kirol munduaren inguruan zenbait ikastetxe oso proiektu interesgarriak burutzen ari dira. Nik Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen eta Irungo eskolak bere forma eman dion proiektuaren inguruan hitz egingo dizuet gaur: ESKOLA KIROLA, HEZITZEN DUEN KIROLA.

Batez ere lantzen diren kirolak futbola, saskibaloia eta eskubaloia dira, baina bestetik atletismoa, igeriketa eta errugbia ere egiten dituzte. Era berean, dena ondo ateratzeko kirol elkarteen laguntza ezinbestekoa da, eta kirol bakoitzari dagokion egutegia prestatzen dute, partiduen antolaketa egin eta epaileak jartzeko ardura ere badute. Klubek kirol hezitzaileei ere laguntzen diete kirol bakoitzeko formazio txiki bat emanez, hau da, jokoaren nolakotasunaren klabe txiki batzuk eskaintzen dizkiete entrenamenduen kalitatea bermatzeko.

Irungo Eskola Kiroleko koordinatzaileak aldarrikatzen duen arabera, “funtsean lortu nahi duguna zera da, ba kirolaren bidez haurrak hezitzea euskaraz”. Eta egia esan, esaldi horrekin laburbiltzen da programa honen mamia, zeren eta berez, Eskola Kirolaren oinarriak eta helburu nagusienak hiru dira: kirola, euskara eta hezkuntza.

Iturria: www.bidasoaldia.com


Haurren maila edozein izanda ere kirol desberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera ematea, eta haur bakoitzak bere neurrian kirol trebetasuna hobetzea dira kirolarekin lortu nahi diren beste xedeak. Orobat, euskararen erabilera sustatzea kirolaren bidez eskolatik kanpo izango litzateke hizkuntza mailan erdietsi nahi dena.
Era berean, hezkuntzaren inguruan giza baloreak nork bere gain hartzea ere landuiko da. Horretarako batez ere errespetua lantzen da, bai epailearekiko, bai taldekidearekiko, bai hezitzailearekiko, eta baita aurkakoarekiko ere. Baina ez da irakasten errespetua bakarrik, “taldean funtzionatzen ikasten dute, besteen beharrak ulertzen dituzte… azkenean ohartzen dira gizartean bizitzeko behar diren baliabidetaz”.


Eta Irungo proiektu hau ez ezik, Bizkaiko ikastetxe askotan ere beste proiektu batzuk martxan jarri dira, hala nola, Kirikiño ikastolako kirol proiektua


Zuek beste proiekturen bat ezagutzen al duzue?

Ondo izan!

jueves, 20 de octubre de 2011

Gomendioak

Aurreko sarreran seme-alabaren eskolaz kanpoko ekintzaren aukeraketa egoki bat egitearen garrantziaz hitz egin genuen.

Interneten Elvira Sánchez psikologari eskolaz kanpoko ekintzen inguruan egindako elkarrizketa bat aurkitu dut. Nahiz eta lehengo astean esandakoaren inguruan hitz egin, oso interesgarria iruditu zait zuei erakustea.



Gaurkoan aldiz, ekintzen aukeraketa egoki bat egiteko aholku batzuk ematera ausartuko naiz. Seme-alaba eskolaz kanpoko ekintza batera apuntatu baino lehen komenigarria da ondorengo puntuak kontutan izatea:

  • Haurra ekintzaren bat egitera motibatuko dugu, beti ere derrigortu gabe eta gure gustuak inposatu gabe
  • Eskolaz kanpoko ekintzaren aukeraketa erabaki aurretik, seme-alabaren adina, gustuak, izaera eta trebetasunak kontutan hartu
  • 6 urte bete arte, haurrek arauak eskatzen ez dituzten ekintzak garatu behar dituzte. Kasu hauetan gomendagarriena marrazketa, pintura edota kirol aurrekariak egitea da.
  • Oso garrantzitsua da ekintza hauek haurra saritu edota zigortzeko metodo gisa ez erabiltzea
  • 6 urtetik aurrera, seme-alabaren gaitasunak, trebeziak eta gustuak baloratzea gomendatzen da
  • Aukeratutako ekintza hasi ondoren, denbota bat itxaron haurrak ekintza hori benetan gustuko duen jakiteko
  •  
                                          Iturria: www.extraescolares.info
  • Kasu batzuetan, gurasoek kirol edota zaletasun bat egiten dutenean, baliteke haurra beraiek imitatzera estimulatuta egotea
  • Haurrak ongi lo egiten ez duenaren, nekatuta dagoenaren eta ekintza horretara ez joateko aitzakiak jartzen dituenaren zeinua sumatuz gero, seme-alaba arduratsu dagoen baloratu beharko duzu. Kasu honetan, ez gara ekin eta ekin ibiliko haurra ekintza horretara joan dadin. Haziz doan heinean, ardura eta afizio gehiago nork bere gain hartu ahal izango ditu
  • Garrantzitsua da haurra ekintza horretara ilusio eta borondatearekin joatea
  • Kirola oso bide ona da besteekin erlazionatu eta haurren egoera fisikoa eta koordinazioa hobetzeko
  • Arte Hezkuntzako ekintzak, haurrek ikasi, hobetu eta arriskatzeko balio dute

Besterik ez, ondo izan!

domingo, 9 de octubre de 2011

Ze ekintzatara bidaliko dugu gure seme-alaba?

Antzerkia, pintura, patinajea, tenisa, hizkuntzak, ballet-a,… Ze ekintzara bidaliko dugu gure seme-alaba? Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza gero eta zabalagoa da, eta gure seme-alabentzako egokiena aukeratzea ere gero eta zailagoa da. Gaur egun, ikastetxeek aukeraketa errazten digute. Askok, askotariko ekintzak eskaintzen dituzte ikastetxetik ateratzean, lekualdatze gogaikarri eta deserosoak ekidinez.


                                                          Iturria: barondojo.blogspot.com

Komunikabideetatik ere nolabaiteko deia egin dute eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko orduan, kontutan izateko aholku batzuk emanez. Oso garrantzitsua da gurasoek argi izan dezatela seme-alaba ekintza jakin batera apuntatzearen zergatia. Ezinbestekoa da, beraien buruari ea beharrezkoa den galdetzea, haurra prest edota interesatuta dagoen jakitea, edota soilik klaseak bukatzean denbora pasatzeko modua ote den. Guraso askok uste dute, eskolaz kanpoko ekintzak haurrei ikastetxetik kanpo beste haurrekin sozializatzeko baliagarriak zaizkiela. Hala ere, psikologo askok adierazten dute ekintza hauek ez direla betebehar bezala hartu behar.

Beraiek ere denbora librea behar dute familian egoteko, beraien gurasoekin, neba-arrebekin,jolasteko edota ezer ez egiteko. Haurrek beraien denbora librean egingo dutenaren inguruan erabakitzeko eskubidea dute.





martes, 4 de octubre de 2011

Hezkuntza ez formala

Blog hau hezkuntza ez formalari buruzkoa izanda, hezkuntza mota hori zertan datzan azaltzen hasiko gara.

HEZKUNTZA EZ FORMALA: Ikaskuntza edo hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza da, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitazkoa da.


Modu labur batean azalduta, hori litzateke baina goazen puntuz-puntu hezkuntza mota honen ezaugarri guztiak ikustera.


Helburuak eta funtzioak:
• Gizarte zibileko eskakizunei aurre egiteko, parte hartze soziala bultzatzen du.
• Garapen dinamikoa, askea eta aktiboa du. Izaera erakargarria du.

Hezigaiak:
• Adin, sexu eta status sozialeko bereizketarik ez du egiten.

Hezitzaileak:
• Profesionalak dira (borondatezko lanak askotan).

Edukiak:
• Gaietan aniztasun haundia dago.
• Dinamikoak eta askeak.

Metodologia:
• Malgua eta funtzionala.
• Dinamikoa: taldeka, e.a.
• Praktikoa.

Guneak, lekuak:
• Leku irekiak.
• Aldakorrak: Museoak, liburutegiak, eskolak e.a.

Kontrola, ebaluaketa eta titulazioak:
• Gehienetan titulaziorik ez da ematen.
• Asistentziala da.



Bai! Pentsatzen ari zareten ekintza guzti horiek hezkuntza ez formalaren barnean kokatzen dira: kirola, pintura tailerrak, ordenagailu tailerrak, aisialdiko taldeak,…


Oraindik dudak baldin badauzkazue, hona hemen duda guztiak argituko dizkizuen hezkuntza ez formalaren inguruko bideoa.




Hurrengorarte!!