jueves, 20 de octubre de 2011

Gomendioak

Aurreko sarreran seme-alabaren eskolaz kanpoko ekintzaren aukeraketa egoki bat egitearen garrantziaz hitz egin genuen.

Interneten Elvira Sánchez psikologari eskolaz kanpoko ekintzen inguruan egindako elkarrizketa bat aurkitu dut. Nahiz eta lehengo astean esandakoaren inguruan hitz egin, oso interesgarria iruditu zait zuei erakustea.



Gaurkoan aldiz, ekintzen aukeraketa egoki bat egiteko aholku batzuk ematera ausartuko naiz. Seme-alaba eskolaz kanpoko ekintza batera apuntatu baino lehen komenigarria da ondorengo puntuak kontutan izatea:

  • Haurra ekintzaren bat egitera motibatuko dugu, beti ere derrigortu gabe eta gure gustuak inposatu gabe
  • Eskolaz kanpoko ekintzaren aukeraketa erabaki aurretik, seme-alabaren adina, gustuak, izaera eta trebetasunak kontutan hartu
  • 6 urte bete arte, haurrek arauak eskatzen ez dituzten ekintzak garatu behar dituzte. Kasu hauetan gomendagarriena marrazketa, pintura edota kirol aurrekariak egitea da.
  • Oso garrantzitsua da ekintza hauek haurra saritu edota zigortzeko metodo gisa ez erabiltzea
  • 6 urtetik aurrera, seme-alabaren gaitasunak, trebeziak eta gustuak baloratzea gomendatzen da
  • Aukeratutako ekintza hasi ondoren, denbota bat itxaron haurrak ekintza hori benetan gustuko duen jakiteko
  •  
                                          Iturria: www.extraescolares.info
  • Kasu batzuetan, gurasoek kirol edota zaletasun bat egiten dutenean, baliteke haurra beraiek imitatzera estimulatuta egotea
  • Haurrak ongi lo egiten ez duenaren, nekatuta dagoenaren eta ekintza horretara ez joateko aitzakiak jartzen dituenaren zeinua sumatuz gero, seme-alaba arduratsu dagoen baloratu beharko duzu. Kasu honetan, ez gara ekin eta ekin ibiliko haurra ekintza horretara joan dadin. Haziz doan heinean, ardura eta afizio gehiago nork bere gain hartu ahal izango ditu
  • Garrantzitsua da haurra ekintza horretara ilusio eta borondatearekin joatea
  • Kirola oso bide ona da besteekin erlazionatu eta haurren egoera fisikoa eta koordinazioa hobetzeko
  • Arte Hezkuntzako ekintzak, haurrek ikasi, hobetu eta arriskatzeko balio dute

Besterik ez, ondo izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario