domingo, 9 de octubre de 2011

Ze ekintzatara bidaliko dugu gure seme-alaba?

Antzerkia, pintura, patinajea, tenisa, hizkuntzak, ballet-a,… Ze ekintzara bidaliko dugu gure seme-alaba? Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza gero eta zabalagoa da, eta gure seme-alabentzako egokiena aukeratzea ere gero eta zailagoa da. Gaur egun, ikastetxeek aukeraketa errazten digute. Askok, askotariko ekintzak eskaintzen dituzte ikastetxetik ateratzean, lekualdatze gogaikarri eta deserosoak ekidinez.


                                                          Iturria: barondojo.blogspot.com

Komunikabideetatik ere nolabaiteko deia egin dute eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeko orduan, kontutan izateko aholku batzuk emanez. Oso garrantzitsua da gurasoek argi izan dezatela seme-alaba ekintza jakin batera apuntatzearen zergatia. Ezinbestekoa da, beraien buruari ea beharrezkoa den galdetzea, haurra prest edota interesatuta dagoen jakitea, edota soilik klaseak bukatzean denbora pasatzeko modua ote den. Guraso askok uste dute, eskolaz kanpoko ekintzak haurrei ikastetxetik kanpo beste haurrekin sozializatzeko baliagarriak zaizkiela. Hala ere, psikologo askok adierazten dute ekintza hauek ez direla betebehar bezala hartu behar.

Beraiek ere denbora librea behar dute familian egoteko, beraien gurasoekin, neba-arrebekin,jolasteko edota ezer ez egiteko. Haurrek beraien denbora librean egingo dutenaren inguruan erabakitzeko eskubidea dute.





No hay comentarios:

Publicar un comentario