lunes, 7 de noviembre de 2011

Eragin gorputza eta ekin dantzari!

Dantza gustoko izanez gero aukerak anitzak dira; haurrari dantza modernoa gustatuz gero hara hor ballet-a, eta dantza tradizionalak nahiago izanez gero hara hor betiko euskal dantzak.

Bi horiek izango lirateke ezagunenak, baina horiez aparte badaude gehiago ere, dantza artistikoaren barnean koka ditzakegunak.

Dantza komunikazio artistiko izatetik aparte, emozio, sentimendu, pentsamendu, imajina eta gizakiaren gogo-egoeraren adierazpenerako modu bat da. Gainera gorputzeko mugimendu erritmikoekin burutzen den entretenitu eta dibertitzeko bidea ere bada.
Iturria:www.dantzan.com Iturria:www.danzaballet.com


Dantzak gorputz adierazpen eta komunikazioan modu positiboan eragiten du, musika zentzua, koordinazio eta taldelana garatzen duelarik.Norbere gorputzaren kontzientzia ematen du, erritmo zentzua, eta gaitasun sentsorialaren garapenaren eragileetariko bat da.

Memoria eta burmuina potentziatzen ditu eta autoestima eta gizartekoitasuna hobetzeko aproposa da. Lau urtetik gorako haurrentzat gomendatzen da, beraz Lehen Hezkuntzako haurrentzat oso gomendagarria da.



Beraz, zure seme-alabak dantza ikastaro batera hasteko gogoa izanez gero, bi aldiz pentsatu gabe animatu eta haurra apuntatu! Ez ahaztu, ikasi eta aldi berean ondo pasatzeko aukera paregabea izango da zure seme-alabarentzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario