lunes, 7 de noviembre de 2011

Hitzekin jolasean

Zenbait lekutan literatur sormena landuz ipuinak nola egin jakiteko aukera izaten dute haur eta gaztetxoek.
Ipuinen txokoa jokorako, idazketarako eta errealitatea aldatzeko espazioa da. Jokorako espazioa izatearen zergaitia bertan pertsonaiak, ahotsak, eszenatokiak sortzen direlako; testu guztietan zentzua emateko egunerokotasunarekin apurtzen delako; guztion aurpegiak ikusteko zirkuluan eseri eta guztion nahia erdigunean kokatzen dugulako da.

Idazketarako espazioa ere bada, testuak irakurri eta arauak barneratu ondoren hauek apurtzen baitira. Idazkerak mundua egiten du, guztia esanez, eta horretan jarduten dute txoko hauetan.


Bertan, besteak beste, honako helburu hauek lantzen dira: haurrak ipuinen eduki eta egiturak aztertzeko gai izatea, ipuin mota ezberdinak ezagutzea, ipuin baten atzean dauden mezuak aztertzea eta ipuinen sormena eta azterketaren bitartez irakurtzeko zaletasuna bultzatzea.


Iturria: www.gureliburuak.com

Hizkuntz jolasak lantzen dira, haur folklorea berreskuratzeko xedearekin. Asmakizunak, atsotitzak, aho korapiloak, olerkitxoak eta mendeetan zehar ahoz aho transmititu diren hizkuntza jolasak.
Gainera sarritan, egiten duten lana besteekin konpartitzeko eta gurasoei erakusteko saio bereziak antolatzen dituzte haurren gozamenerako.


Eskola askotan honezkero abian jarri dira ipuin tailerrak eta bertan egindako lanak Interneten ageri dira nabegatzaile guztien eskura. Hona hemen zenbait adibide.

Ipuinak

Asmakizunak

Tailerrean parte hartzeko arkatza, birziklatutako orri zuriak eta jolastu, elkarbanatu, eta errealitatea aldatzeko gogoekin nahikoa izango da.

Anima zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario