jueves, 1 de diciembre de 2011

Hitzetik hortzera

Bertsogintzan janzteko tailerra

Papera eta inprimategia sortu aurretik, mundu zabaleko lirika eta literaturak ahozkoak ziren eta jendea aurrez aurre komunikatzen zen. Denboraren poderioz, ordea, ahozkotasuna desagertuz joan zen han-hemen eta zenbait tokitan baino ez zen gorde. Euskaldunok zorionekoak gara honetan, bertsolaritzari mendez mende eusten jakin dugulako eta, bistan denez, inoiz baino biziberrituago eta indarberrituago dagoelako. Aisialdiko bertso-eskaintzak haurrentzat duen balioaren erakusgarri dira bertso-tailerrak. 8 urtetik 18ra bitarteko 200 haur eta gazte inguru biltzen baita urtero.                                 


Baina ba al dakizue zer den bertsolaritza? Bertsoz azalduko dizuet.

Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza


Bertsolaritza tresna baliagarria da hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak eta sormena lantzeko.

Tailer honek bertsogintzaren hasi-masiak eskaintzen dizkie langintza eder honen ezaugarriak ezagutu nahi dituzten guztiei, bertsolarien jardunaz gogobetean goza dezaten.
Ez dute bertso betekadarik sortu nahi, ordea. Askorentzat bertsoak entzuten dituen lehen aldia izango denez, gozatzeko adinako dosi txikian sartu dituzte bertsoak. Haurrentzat ezagunak izan daitezkeen doinuak hautatu dituzte, eta puntuak oso bisualak dira, mugimenduaren bidez laguntzen dituztenak, istantean barneratzeko. Abestiak, erritmoak, antzinako bertsoak, bertsolaritzaren historia,… asko dira jorratuko diren gaiak.
Jarraian bertso-eskolen inguruan, eta haur eta gazteak hauetara inguratzeko asmoarekin egindako bideoa jarri dut ikusgai.



Hona hemen bada euskal kulturan sakontzeko beste modu interesgarri bat irakurleok!

Sormena martxan jarri eta bota bertsoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario