domingo, 27 de noviembre de 2011

Naturaz gozatzen eta ikasten

Orientazioa haurrei adin goiztiarrean irakatsi ahal zaien zerbait da, beti ere joko gisa egiten badugu eta ez betebehar bezala. Haurrak konprometitu eta dibertitzen diren bitartean, orientazio saioek haurra eta mendiaren arteko lotura hori ezartzeko oso aproposak dira. Orientazioa indarra hartzen ari da Euskal Herrian, eta pixkanaka ari dira kirol klubak osatzen, batik bat, mendi taldeen babesean.

Haurraren adinaren arabera, ikastaro hauek era bateko edota bestekoak izango dira, landuko dena oso desberdina izango delarik. Ekintzak haurraren garapen mailara egokituko dira, beti ere progresio logiko eta metodologiko batera bideratuta egongo direlarik.

                                    
Saio hauetan lantzen diren gaiak ondorengo
izango lirateke, beti ere adinari egokituz:
-Mapen irakurketa
-Sestra-kurbetara sarrera
-Mapen prestaketa
-Mapetako puntuak lur eremuan identifikatu eta alderantziz
-Eskala kontzeptura sarrera
-Koordenatuen kalkulura sarrera
-Mapa orientatu iparrorratzaren 
                                                                                                                      Iturria: www.kontaizu.net

Haurrek ez dute inongo esperientzi edota aurrezagutzarik izan behar orientazio arloan, ikastaroa zerotik hasteko bideratuta baitago.
Ekintza hauek asteburuetan burutzen dira eta denboraren arabera ekintzak egokitzen dira. Haur guztiek ondorengo material pertsonala eramatea ezinbestekoa izango da: mendirako oinetakoak, arropa erosoa, arropa beroa (urtaroaren arabera), anoraka, eguzkitarako krema, eguzkitako betaurrekoak eta txapela (beroa egiten duenean), motxila, bazkari arina eta ur asko.

                                                         Iturria: www.kontaizu.net

Aldiz, monitoreek haur bakoitzari ondorengo materialak banatuko dizkie: mapak, iparrorratza, papera, erregela, arkatza eta talderako segurtasunezko materiala.

Aukera paregabea eta interesgarria da seme-alabak naturaz gozatzeko eta era berean gauza berriak ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario