Eta IKTko irakasgaiko blog-a izanda….. ezinbestekoa informatika munduaren inguruko sarrera bat eskaintzea irakurleok!
Gaurko honetan haurrei zuzenduriko informatika tailerren onuraz eta informazio eta teknologia mundu honen gaineko gomendio batzuekin natorkizue.
Haurrentzako ere ordenagailuak oso erakargarriak dira eta Personal Computer-aren erabileraren ikasketa ezinbestekoa suertatzen da.
Ordenagailua ahalmen didaktiko izugarriak dituen bitarteko pedagogikoa da. Rachel Cohen-ek bere Les jeunes enfants. La decouverte de l’ecrit et l’ordinateur liburuan, besteak beste, honako ahalmen pedagogikoen zerrenda ematen du:
– Egoera interaktiboa
– Haurrak modu azkar batez ikus eta hobe ditzake bere
ekintzen ondorioak
– Tanteatze ikertzaileak
– Erruaren eta norberak eginiko zuzenketaren balio
paregabeak (errua ez da elemendu arbuiagarria, ikaskuntza-prozesu
guztietan agertzen den faktore ebitaezin bezain positiboa baizik)
– Esperimentazio indibiduala nahiz talde lana
Arazoa, hauen erabilera irakasten hasten garenean agertzen da; zeregin korapilotsua da bide onean gauden edota gaizki ari garen jakitea.
Interesgarriena, haurrei ekintza hau jolas gisa planteatzea izango da: ilustrazioz beterik, testuliburu bezala baino. Horrela, haurrak konturatu gabe ikas dezan lortuko dugu.
Hainbat elkartek haurrei zuzenduriko informatika ikastaroak antolatzen dituzte; gainera horietako batzuen liburuak interneten ditugu ikusgai.
Iturria: biblioteca.universia.net
Internetez nabigatzea esperientzia aberats, onuragarri eta hezigarri bihur dadin, gurasoei zuzendutako zenbait aholku orokor aurkezten dizkizuet hemen:
•Ordenagailua erabiltzen ikasi
Egungo ekipoen eta programen bidez, errazago erabil daitezke eta gogoan izan Interneten sartzen baldin bazarete, edozein motatako informazioa bila dezakezuela: mundu osoko albisteak, denbora-pasak, zaletasunak eta komunikazioa. Zuen seme-alabek baldin badakite, irakasteko eskatu.
•Interneten erabilerari buruzko arauak
Familiaren baitan, etxean Internet erabiltzeari buruzko arauak ezartzea. Ordenagailua gehiegi erabiltzea arazoa izan daiteke. Haurrek beren prestakuntzan lagunduko dioten hainbat jarduera egin beharko dituzte: akademikoak, kirol- eta jolas-jarduerak, eta besteekin harremanak mantentzekoak. Prestakuntza egokia eman nahi baldin badugu, ez dugu horietako bakar bat ere kendu behar, eta jarduera horiek ez dute haurren eguneroko atsedenean eragin behar; beraz, ez da komeni ordenagailua gauez erabiltzea; izan ere, kontrolik gabe erabiltzeaz gain, hurrengo egunean eskolan faltan botako dituzten lotarako orduak kenduko dizkie ordenagailuak.
•Ordenagailua logelan, ez
Haurren logeletan ez dira sarera konektatutako ordenagailuak instalatu behar. Isolamendua, eta guraso eta seme-alaben komunikazio gabezia sustatzen dute. Nabigatzea familiako jarduera gisa egitea gomendatzen da. Ordenagailua familia guztiak erabiltzeko lekuan ipini beharko da.
Iturria: martamoyano.wordpress.com
•Internetez elkarrekin gozatu
Gutxieneko ezagutza batzuk baldin badituzue, nabigatu zuen haurrekin, eta Internet modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen irakatsi; era berean, trebatzeko eta ondo pasatzeko baliabide gisa hartu. Asko dira haurrentzako moduko leku zehatzak. Horietara bideratzen ahalegindu.
•Komunikazio egokia
Haurren heziketarako oso garrantzitsua da guraso eta seme-alaben arten komunikazio egokia mantentzea. Deserosoa iruditzen zaiena, traba egiten diena edo ulertzen ez dutena jakinarazteko esan behar zaie seme-alabei, eta hala eskatzen baldin badute, azalpenak eman beharko zaizkie. Gurasoek ez baldin badizkiete gomendioak ematen, beste batzuei eskatuko dizkiete.
•Tresnak eta Interneteko guneak
Haurrek zer zerbitzu erabiltzen dituzten eta zer webgune bisitatzen dituzten jakiten saiatu.
•ZiberlagunakHaurren lagunen berri izan behar da, ziberlagunak barne. Gure semeak “ziberlaguna” egiten baldin badu, linean ezagutzen saiatuko gara.
•Salaketa
Semeak edo alabak edozein motatako mehatxuak jasotzen baldin baditu, edo norbait berekin harremanetan jartzen saiatzen ari dela konturatzen baldin bagara, salatu egin beharko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario